Alkate ohi baten izena, baztertua
Herriko agintari baten izena goiti beheiti, polemika sortu da azkenaldian Hondarribian. Horri erantsi behar zaio Udalaren osoko bilkurak joan den asteko asteazkenean eztabaidatutako -eta gero onartutako- puntua: Talaia LHI Ikastetxeko Pedro Aginagalde eraikinaren izenaren aldaketa. Ikastetxeko Batzordeak berak hartutako erabakia,
Bordari izena jartzea, berretsi zuten udal taldeek, PPren abstentzioarekin, eta PSE-EEk bozketan parte hartzeari uko egin ondotik. Hala, EAJren, EAren, ezker abertzalearen eta Ezker Batuko ordezkarien botoekin onartu zen erabakia. PSE-EEko zinegotzi Josu Alvarez haserre agertu zen, «izena aldatzeko eztabaidan parte hartzeko aukerarik ez» zuelako izan. Alvarezen esanetan, «dagoeneko hartutako erabakia» eraman zuten udal bilkurara. «Prentsan ikastetxearen eraikinaren izen berria
agertu da udal bilkuran erabaki baino lehenago, de facto-ko ekintza burutu gisa, eta Aginagalde zer izan zen eztabaidan sartu gabe, gu izena aldatzeko eztabaidatik kanpo sentitu gara»
