Alkate ohi baten izena, baztertua
Herriko agintari baten izena goiti beheiti, polemika sortu da azkenaldian Hondarribian. Horri erantsi behar zaio Udalaren osoko bilkurak joan den asteko asteazkenean eztabaidatutako -eta gero onartutako- puntua: Talaia LHI Ikastetxeko Pedro Aginagalde eraikinaren izenaren aldaketa. Ikastetxeko Batzordeak berak hartutako erabakia,
Bordari izena jartzea, berretsi zuten udal taldeek, PPren abstentzioarekin, eta PSE-EEk bozketan parte hartzeari uko egin ondotik. Hala, EAJren, EAren, ezker abertzalearen eta Ezker Batuko ordezkarien botoekin onartu zen erabakia. PSE-EEko zinegotzi Josu Alvarez haserre agertu zen, «izena aldatzeko eztabaidan parte hartzeko aukerarik ez» zuelako izan. Alvarezen esanetan, «dagoeneko hartutako erabakia» eraman zuten udal bilkurara. «Prentsan ikastetxearen eraikinaren izen berria
agertu da udal bilkuran erabaki baino lehenago, de facto-ko ekintza burutu gisa, eta Aginagalde zer izan zen eztabaidan sartu gabe, gu izena aldatzeko eztabaidatik kanpo sentitu gara»
Aitzitik, ezker abertzaleko zinegotzi Miren Legorburuk gogorarazi zuen bera ikastolako juntako presidente izan zelarik, 1993-1994 ikasturtean, Bordari izena jartzeko proposatu zutela. Alabaina, urte horretan ez zuten Fernando Artola idazle hondarribiarraren ( 1910-1983) goitizenarekin ikastetxea izendatzea lortu. Hala, orain arteko
izena, Hondarribiko alkate izandako Pedro Aginagalderena, atxiki zuen eskolak. Oraingo alkateak, Aitor Kerejetak (EAJ) udal bilkuran azaldu zuenez, ikastetxeko Eskola Kontseiluan izena aldatzeko aukera eztabaidatu zuten ikasleen gurasoekin. «Gainera, erabakia hartu aurretik, Aginagalde zenaren senideekin, zehazki alabekin, hitz egin
genuen, errespetuagatik. Familiak esan zuen ulertu egiten zuela izena aldatzeko asmoa, nahiz eta aitaren oroitza ona gorde. Esan ziguten eskolari izena jarri zitzaionetik bertatik [1972an] ez zutela nahi izan aitaren izena ikastetxeari jartzerik…». Alkatearen hitzetan, izen aldaketa udal bilkura eta inaugurazio ofiziala -berriztatze lanen ondotik-egin aurretik prentsan agertuizana ez dago beraien esku.
Baina Alvarezek ez zuen amore ematen. Alkateari erantzun zion ezin zela «halako gairik udal bilkurara» eraman. «Horrez gain, pertsona batzuei balorea emateko, ez
dago zertan beste batzuei kendu. Eta Aginagalderen familiak nola erantzungo zuen ba, dagoeneko hartutako erabaki baten aurrean… ulertu, ulertu… ez dakit ba!». Hala,
PSE-EEko zinegotziaren iritziz, ikastetxearen izena aldatu gabe jar zitzaiokeen Bordari izena beste eraikin edota kale bati.
Legorburuk zehaztu zuenez, herriko bi idazle omentzea eta gogoratzea da izen aldaketaren helburua. «Dagoeneko Satarka haur hezkuntzako eskola dago, eta egokia
ikusten dugu bestea [Pedro Aginagalde] Bordari izendatzea». Klaudio Sagartzazu olerkariak (1895-1971) berak idazteko erabiltzen zuen izengoitia zen Satarka, Sagartzazutar Kauldi gisa sinatzeko moduaren akronimoa.
Frankismo garaiko alkate
Pedro Aginagalde Oiartzabal (1917-2005) zazpi urte eta erdiz izan zen Hondarribiko alkatea, frankismoaren azken urteetan. Zehazki 1966ko urriaren 19an hartu zuen herriaren agintea, Jose Ramon Fernandez de Casadevanteren lekukoa hartuta., eta 1973ko martxoaren 31n eman zion lekukoa Mercedes Iridoiri. Diktadura garaian ohikoa zen alkate eta zinegotziak buruzagi frankistek beraiek aukeratu eta izendatuak izatea, besteak beste, Familiaburuetako Tertzioa eta indikatuetako Tertzioa izeneko arloetatik. Aginagalde sindikalista -orduan sindikatu bertikal frankista zen onartutako bakarra- izaki, arlo horretatik aukeratu zuten frankistek.
Alkate zela jarritako izena
Josu Alvarezek gogora ekarri duenez, «frankismo hasieran urtebete inguru preso» egon zen Aginagalde, «Fronte Popularrari ustez laguntza eman ziolako». Alvarezek berak, joan den asteko udal osoko bilkurara, dokumentazio gisa, eraman zuen Incidencia de la II República en Hondarribia ikerketa lana (Eunate Beperet laberrirena). Hor zera dio Aginagalderen gainean: «Esaterako, Pedro Aginagalde eta bere anaia Ondarretako [Donostia] kartzelan preso egon ziren ia urtebete, zer gertatuko zitzaien jakin gabe, norbaitek salatu baitzituen Fronte Popularraren aldeko Batzordeari laguntzeagatik. Ez zuen deusetarako balio izan haien argudioak, hau da, Batzordeari egoerak behartuta eta beste aukerarik eduki gabelagundu behar izan ziotela esateak».
Ez dago argi nork salatu zituen, eta, dena den, bitxia da gorri edo gutxienez susmagarri etiketa izan arren -frankisten eta herriko salatari nahiz kolaboratzaileen begietan-
gero frankistek beraiek alkatetzarako izendatu izana. Guk dakigula, behinik-behin, ez dago gertaera edo daturik Aginagaldek, alkate gisa, ekinbide zapaltzaile eta faxista eraman zuela frogatzeko.
Orain Bordari izena hartuko duen ikastetxeak -Talaia ikastetxearen zati bat- 1972ko urriaren 25eko udal osoko bilkuran hartu zuen Pedro Aginagalde izena. Artean alkate zen Aginagalde bera, baina bilkura horretan oporretan zen, herritik kanpo. Manuel Garmendia Duinatek hartu zuen, bitartean, agintea.
Handik 33 urtera, 2005eko azaroan (otsailean hil zen), Aginagaldek alkate bezala egindako lanaren laburpena ekarri zuen Hondarribia aldizkariak, 171. zenbakian: «Alkate izan zen zazpi urte eta erdian ekintza asko burutu ziren Hondarribian. Horien artean, gaur egun Bidasoako Pasealekua den hormaren eraikuntza da. Luzeran 175 metrokoa, ia egunero euriz gainezka betetzen zen aldea babesteko sortua izan zen. Gainera, Benta Zaharreko karroa, Arroka eta Foru kalea, San Pedro, Zuloaga, Matxin de Artzu, Bidasoa Ibilbidea, Sabino Arana eta Zumardiko asfaltatze lanak. Azkenik, Jostaldi Pilotalekua eta Hondartza Futbol Zelaia ere bere garaian eraiki ziren».
Pleno 25 de octubre de 1972 punto 7º: Proponen el nombre Pedro Aguinagalde al nuevo Colegio.
Datos sobre Pedro Aguinagalde Oyarzabal:
Hondarribia, 27 julio de 1917 - 4 febrero 2005
Concejal del Tercio Sindical y 2 º Teniente Alcalde en varios años (1955-1966)
Alcalde Presidente del Ayuntamiento: toma de posesión el 19 de octubre de 1966 ( el alcalde cesante era José Ramón Fernández de Casadevante)
El 31 de marzo de 1973 cesa en su cargo sustituyéndole Mercedes Iridoy.
El 25 de octubre de 1972 se le da el nombre de “Colegio Nacional Pedro Aguinagalde” al Centro de Enseñanza General Básica.
